Superzelula

Superzelula bat, Mexiko Berria.

Superzelula[1] errotazioan dagoen ekaitz izugarria da.[2] Hainbat ordu iraun dezake gertakari bakar gisa. Ia mundu osoan gertatzen dira, baina sarriago Ipar Amerikako Ordoki Handietan eta Argentinako Pampako lautadetan. Ekaitz horiek dira luzaroko tornadoak eta laranja baten tamainako txingor-puskak sortzeko joera dute.

Superzelulek ezegonkortasun handiko baldintzetan eta altuera handiko haize indartsuetan sortzeko joera dute. Gainera, barne-zirkulazioko sistema antolatuagoa dute, eta, ondorioz, beste ekaitz batzuek baino iraupen luzeagoa dute. Superzelulan ohikoa da korronte birakari indartsuak agertzea, eta, ondorioz, litekeena da ekaitz konbektibo mota arriskutsuena izatea. Haize gogorrak, txingor handiak eta iraupen luzeko tornadoak sor ditzakete ibilbide luze baten gainean.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]
  2. (Ingelesez) Glickman, Todd S., ed. Glossary of Meteorology. (2. argitaraldia) American Meteorological Society ISBN 978-1-878220-34-9..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search